Las recetas de Martín Berasategui para San Martín

Leka entsalada tipuletarekin

Entrante

Ingredientes

1 kg leka

2 tipuleta

1 eskukada perrexil

1 arrautza-gorringo

150 g jerez-ozpin

1 zopa-koilarakada jogurt natural

12 ozpinetako luzoker

Gatz-lorea

Piperbeltz eho berri

Eta, gainera:

Ahatearen foie-grasa

Sagarra

Almendrak

Apoperrexila 

Elaboración

Hasteko, leka kiloa garbitu eta 10 minutuan egosiko dugu gatz-uretan (30 g gatz ur litro bakoitzeko, gutxi gorabehera).

10 minutu igaro ondoren, xukatu eta entsalada-ontzian sartuko ditugu, freskatu gabe.

Beste alde batetik, 2 tipuletak xehatu eta kazola batean ipiniko ditugu, 150 g jerezozpinekin batera.

Erdira urrituko dugu eta, sutatik aterata, nahastea epel dagoenean, arrautzagorringoarekin eta zopa-koilarakada jogurtarekin nahasiko dugu. Ondo nahastutakoan, gatza eta piperra gehitu, eta berriro sutara eramango dugu, baina irakiten utzi gabe.

12 luzokerrak aurretiaz gorde ditugun lekekin nahasiko ditugu.

Ondoren, sagarrak azal eta guzti makilaitxuran moztu eta lekei gehituko dizkiegu, almendrekin batera.

Ozpin-olio beroa, ez oso txiki xehatutako perrexila eta, nahi badugu, foie-gras zatiak gehituko dizkiogu. Ongi nahasi, gatza gehitu eta zerbitzatu egingo dugu.

Compartir

EscalibadaVer más
Masa quebrada para tartas saladasVer más