Las recetas de Martín Berasategui para San Martín

Txirla eta perretxiko risottoa

Pescados y mariscos

Ingredientes

1 koilarakada oliba-olio

1 baratxuri xerratu

500 g txirla

Perrexil xehatua

Ezkaia

Txakolin apur bat

2 koilarakada oliba-olio

2 baratxuri xehatu

100 g perretxiko (saltsa-perretxikoak, onddoak, zizak eta abar)

Gatz apur bat

200 g arroz, arborio barietatekoa edo risottorako egokia den besteren batekoa

60 ml txakolin

1 l arrain- edo oilo-salda bero

1 koilarakada mascarpone gazta

30 g Idiazabal gazta arraspatu

Belar freskoak (eta, ahal bada, loreak ere bai: ezkaia, perrexila, martorria, eta abar)

Elaboración

Berotu olioa + baratxuria lapiko batean, gehitu txirlak + perrexila + ezkaia + txakolin apurra. Estali eta egosi txirlak zabaldu arte.

Kendu sutatik lapikoa eta egin risottoa.

Beste lapiko baxu batean, berotu olioa + baratxuri xehatua, gehitu perretxiko xerratuak + gatza.

Sueztitu pare bat minutuz, gehitu arroza + txakolina eta eragin.

Bota salda-katilukada bat eta eragin etengabe egurrezko koilararekin.

Bota salda gehiago, katilukada erdi aldi bakoitzeko, eta jarraitu eragiten.

Jarraitu lapikoaren edukia sueztitzen eta salda gehitzen arroza puntu-puntuan eta saldatsu egon arte, 18 min.

Iragazi txirlen salda eta gehitu risotto + mascarpone + Idiazabal + txirla multzoari. Eragin eta mahairatu belar + loreekin.

Compartir

Gnocchi con hongos boletus, salvia y parmesanoVer más
Crema helada de coliflor al aceite de pimentónVer más